top of page

Nundik dator?

20191130_181353.jpg

🌼 Warmi. Emakume "kichwa" hizkuntzan, Ekuadorreko komunitate indigenetako arbasoen hizkuntza.

 

Guretzat, Warmik aspalditik euren lurra defendatzen dabizen emakumiek inspirasiño modure hartzen dauz. Ingurune osasuntsu baten bizitzien alde eiten dabienak.

 

Warmik emakumearen eta naturaren indarrak batzen dauz. 🌼

🍃Warmi Ekuadorren hasitako proiektu bat da. Han bizi izandako esperientziak, komunitate indigena desberdiñek eta euren natura bizitzeko modue ezagutzera eruozkun.

Eurentzako, "Pacha Mama" (Ama Lurra) ta haien arteko harremana sakratue da. Egunero zaindu eta babestu eiten dabie. Horrek be, norberak bere burue zaintzie esan gure baitau.

Lurra sentitzeko modu horrek, gure ohiturak analizetie ta hausnarketa sakonago bat eitie eragin zozkun. Etxera bueltan, konturatu giñen egunero inkontzienteki erabiltzen doguzen produktu gehixenak kaltegarrixek diela.

Eta hau aldatzeko intentziñuaz, etxerako, guretzako eta ingurunerarentzako onuragarrixek diezan produktu naturalak eiten hasi giñen. 🍃

DSC04807.JPG

Anne eta Paule

bottom of page