top of page

Zer da Warmi?

Gure proiektuek, egunero erabiltzen doguzen produktu kaltegarrixek murrizteko asmoz, alternatiba naturalak eskeintzen dauz.
 


Eta zer eiten dogu horretarako?
 


🌱 BALIABIDE NATURALAK APROBETXATU. Etxien ta inguruen aurkitu ahal doguzen osagarrixek erabiltzen doguz: bai gure lorategixen dekoguzen landare aromatikuek bai etxeko sukaldien aurkitzen doguzen espeziak, frutak eta zerealak.

🌎 JASANGARRITASUNA KONTUEN HARTU. Gure produktuek ekologikuenak izetie ahalegintzen gara, parabeno eta toxiko bakuek. Osagarrixek eta hornitzailiek be gertukuek izetie saiatzen gara.

♻️ BIRZIKLATU ETA BERRERABILI. Edozein materialezko eta botatzeko dauzen ontzixek biltzen doguz, hauei erabilera barri bat emon ahal izeteko. Olixo bilketa bebai eiten dogu, olixo hori ez bada barriro kontsumiduko.

💜 SENTSIBILIZAZIOA SUSTATU. Guretzat garrantzitsuena ez da eiten dogune baizik eta zergatixe. Eta gustauko jakun ideia hau zuegaz konpartitzie zeuek be honen parte sentidu ahal izeteko. Aldaketa txikixegaz be gauza polittek sortu ahal dielako.

Animetan zaie?

bottom of page