top of page

❎ SILIKONARIK EZ!

Gaur egun kosmetikan aurkitzen doguzen produktu gehixenek silikonak erabiltzen dabiez, eta ez dakit zuoi baña guri silikona hitzakin plastikue etorten jaku burure. Eta arrazoi osoz.

Silikonek azalien eiten daben efektue plastikoakin konparau al dogu. Hauek azala estaltzen baitabe eta ez dabe ez hidratetan ez arnasten uzten.

Egixe da silikona horien artien badauzela HIDROSOLUBLIEK (produktuen osagaietan askotan PEG izenagaz agertzen dienak), uragaz erraz jueten dienak eta beraz, ez dienak azalien denbora luzez geratzen.

Baña badauz HIDROSOLUBLIEK EZ DIENAK bebai (produktuetan -cone, -xane, -conol, etab. amaiera dekien osagaiak) eta azaletik kentzeko sulfatuek eta bestelako kimikuek erabiltzera behartzen gaittuenak.

Hala ere, batak zein bestiek, azala kaltetziaz gain Ama Lurra be kutsatzen dabie, plastikue moduen, ez dielako biodegradagarrixek.

 


Horregatik, guk ❎ SILIKONEI EZ esaten dotziegu!

Eta zuek ze pentsetan dozue? Fijau zarie nonoz ia zuen produktuek silikonarik dekien? 🤔

bottom of page